Ostegunean Bizifesta! Gora bizikleta! Gora festa!

|
2014-08-09
|
0

bizifesta Piratok ur eta aire garbia maite dugu. Piratok aske mugitzea maite dugu. Piratoi ez zaigu galipota gustatzen eta inperioen fragatak baino beldurgarriagoak zaizkigu petroleontziak. Horregatik Aste Nagusi Piratara lehorreratzean bizikletan ibiltzen gara eta ulergaitzak zaizkigu ataskoak  edo pertsona bakar bat mugitzeko bi tonetako tramankuloak behar izatea. Horregatik ere poz handia hartzen dugu bidegorrietan hara eta hona dabiltzan herrikideak gero eta gehiago direla ikusita edo badirela errepideetan  geure antzera, barku txikian ontzitzarren artean, kutsadurari espazioak lapurtzen dizkoten pirata bizikleteroak. Bizikleta zaleak gara bai eta hori bezainbeste (ala gehiago) festazaleak gara eta horixe Bizifestaren arrazoia. Bizikletari festarik festa gorazarrea egingo diogu. Seguru egun horretan gogoan izango ditugula bizikletan ibiltzea debekatua zuten emakumeak, bizikletan mugitu ahal izateak patriarkadoaren arauetatik aske egiten zituelako. Seguru ere Lemoizen aurkako bizikleta martxak etorriko zaizkigula gogora arrotasunez baina ahaztu gabe gurekin bizikletan hiria abordatzera etorriko ziren Gladys del Estal eta mundu zuzen eta garbi baten alde borrokatzeagatik bizitza lapurtu dizkieten lagunak. Hartu bizikleta eta etorri gurekin Dono$tia abordatzera! ostegunean hilak 14. 18:30 La Flamenka. 19:00 MMá (Okene Abrego+Mariano Urtado) eta bertako produktu agroekologikoekin luntxa Txantxarrekan. Antiguako Filibusteroen laguntzaz.

21:00 Perlak (Zarautz) eta bertako produktu agroekologikoekin luntxa Kortxoenean Ubarroi kofradiaren laguntzaz.
23:00 La Flamenka. Biba bizikleta! Biba festa!

IDATZI IRUZKINA