Ostirala, 14: Aldrebes eguna eta elkartasun pirata Askapeñarekin

|
2015-08-14
|
0

Gaurkoa oso egun aldrebesa izan da Eskifaia kofradiari eta kuadrilen parte hartzeari esker... Batzuk azpiko arropa galtzen gainetik jantzita, besteak atzeraka desfilatzen, ñoñostiar peto-petoz jantzitako taldetxo bat selfiek dozenaka ateratzen... mundiala izan da aldrebes eguna! Hona hemen argazki galeriatxo bat. Aldrebes eguna Arratsaldean Askapeña konpartsarekiko elkartasun piratak bete du Lastako karpa, La Jodederaren erritmoan dantza eginez. Espainiako Auzitegi Nazionalak Bilboko konpartsa hau ilegalizatzeko eskatu du Askapenaren aurkako sumario berean. Jai herrikoien bidez internazionalismoa sustatzea ez delako delitua, gure elkartasun osoa adierazi diegu. Ez zaudete bakarrik! askapeña Kultur jardueren eskaintza ere ez da falta izan gaurkoan. Goizean Eraul eta Jon izan ditugu Lastan eta arratsaldean Urban 13-k erakustaldi itzela eskaini du Trinian. Urban 13 Iluntzean Liherren musika izan dugu Trinian, bertako produktuekin osatutako afariak ematen ziren bitartean, eta gauean Kepa Junkera & Sorginak entzun ahal izan ditugu Flamenkan.

IDATZI IRUZKINA