Ostirala 19: Mozorroak nagusi egunez, erritmo dantzagarriak gauez

|
2016-08-23
|
0

aldrebes

Eskifaia, zahar kofradia?

Abuztuak 19, ostirala, gutxi falta da Aste Nagusi Piratari amaiera emateko baina jendea oraindik festa gogoz dago! Itxura arraroko jendea gerturatzen hasi da Flamenkara eguerdi aldean. Ilea urdindutako emakumeak moñoak lakarekin eusten; Maroto, Urdangarin, Bárcenas eta antzerakoen argazkiak soineak daramatzaten batzuk... Festa egun askoren ondorioz jendea txoratzen hasi ote da? Keba! Eskifaiak antolatutako Aldrebes Eguna da gaur! Bazkari kuriosoa egin dute eta, ondoren, Ointziola bertso txapelketaren finala ospatu dute.
playback2

Playback ederra!

Mozorroak nagusi dira ostiral honetan, arratsaldean Kalepozak antolatutako Playback lehiaketa ere ikusteko modukoa izan baita! Bete bete egin da Lasta gunea, denak barre algaraka! Iluntzean 2016ko Argazki Rallyan parte hartu dutenen artean sari banaketa egin dugu. Saritu diren lanak ikusi nahi badituzue, sartu hemen! Gauean eguraldia ere pixka bat aldrebestu zaigun arren, euritan dantzan aritu gara Flamenkan, Fanfare Ciocarliaren doinu balkanikoekin lehenengo eta Tremenda Jauriaren cumbia elektronikoarekin ondoren. Fanfare Ciocarlia: Tremenda Jauria: