Ostiralean 18:30ean Esne Beltzaren kontzertu solidarioa Flamenkan

|
2014-08-14
|
2

Adi Piratak! Ostiralean 18:30ean Esne Beltzak kontzertua eskainiko du Donostiako Piraton La Flamenka gunean. Joan den astearte gaueko ordu txikietan ekaitzaren erruz bertan behera geratutako kontzertuari eutsiko diogu horrela. Baina batez ere, kalte ekonomiko larriak eragin dizkigun ekaitzari aurre egiten laguntzeko kontzertua izango da. Milesker Esne Beltzako lagunei!! Jendea La Flamenka gunera erakartzea da asmoa, horrela, barran mugimendua eraginez edo Piraton materiala erosiz lagun dezakegu mugimenduak jaso duen kolpeari aurre egiten. Beren bideo batekin uzten zaituztegu!!

IDATZI IRUZKINA

 

 

IRUZKINAK

Mila esker Esne Beltzak!