Lantaldeak
Kofradiez gain, mugimenduaren giharrak diren Lantaldeak ere badaude. Ardura, Kofradietan parte hartzen duten kideek osatzen dituzte lantaldeak. Hainbat lantalderen eginbidea batez ere Aste Nagusiaren garaira mugatzen bada ere, beste hainbatek urte osoan zehar dihardute. Lantaldeek asko eskertuko dute zure laguntza, jar zaitez harremanetan haiekin!
-
Azpiegitura
Piratek jaiak antolatzen dituzten gune ezberdinen azpi-egituraz arduratzen da. Aste Nagusi Piraten guneek segurtasun baldintzak betetzen dituztela bermatzeko aste Nagusian zehar etengabean lanean ikus dezakegu lantalde hau.
-
Diruzaintza
Orokorrean Donostiako Piratek Aste Nagusian edota urtean zehar ditugun etekin eta gastuak kudeatzeaz arduratzen da. Horrez gain, Donostiako Piraten mugimendua ekonomikoki burujabe izateko proposamenak bideratzen ditu.
-
Musika
La Flamenka guneko kontzertuetaz arduratzen da lantalde hau. Horrez gain, azpiegitura aldetik musikarekin zer ikusia duen guztia kudeatzen du. Gainera, kontzertu guneen muntaia eta desmuntaiaz gain, taldeen behar guztiei erantzutea ere hartzen du bere gain.
-
Dekorazioa
Aste Nagusi Pirata osatzen duten jai gune ezberdinak apaintzeaz arduratzen da lantalde hau. Guneak atontzeaz gain, Piratok aldarrikatzen ditugun baloreez janzten dituzte, pankartetan irakur daitezkeen mezu ezberdinak erabilita.
-
Barra
Barra lantaldearen eginkizun nagusia, Aste Nagusian zehar barren funtzionamendua bermatzean datza. Edari edota barrako materiala eskuratzeaz gain, barra turno ezberdinak antolatzen aritzen da Donostiako Piraten jaietara gerturatzen den ororen egarria asetzeko.
-
Jasangarritasuna
Lantalde honek Donostiako Piraton jaiak jasangarriagoak izan daitezen lan egiten du. Kontsumo jasangarria, berrerabilpena edota birziklatzea ditu ardatz nagusi. Lanketa zabala eramaten du urte osoan zehar bertako eragileekin ahalik eta produktu jasangarrienak bilatzeko.
-
Komunikazioa
Bere lanaren parte handi bat Aste Nagusiaren bueltan egiten baldin badu ere, urte osoan lanean diharduen taldea da. Komunikazio lantaldearen eginkizun nagusien artean prentsarekin harremana, sare sozialen jarraipena, kartelgintza, argazki zein bideo jarraipena edota webgunearen kudeaketa daude.
-
Abordatzea
Donostiako Piraton ekitaldirik jendetsuenetakoa den Abordatzea antolatzen du lantalde honek. Segurtasun planaz arduratzen da, izen emate eta aseguruaz, lanean ari diren ehundaka bolondresak koordinatzen ditu eta amaitutakoan guztia txukun eta garbi uzteaz arduratzen da.