Ezkila kapitaina

Kaskezur eta berna-hezur gurutzatuak dituen oihal beltzaz gain, urtetik urtera eskifaia handitzen zuen ontziko lagunen desira, gogo, kezka eta aldarrikapenak hezur-mamituko zituen ikurra behar genuen. Eta honela, Abordatzearen bosgarren urteurrenarekin batera, Ezkila kapitaina jaio zen, 2007an.

Ezkila da Donostiako Piraten Aste Nagusiaren kapitaina. Partxe bat begian, zapi beltza buruan, gorri-beltz jantzia, bera da mugimenduak jorratzen dituen baloreen bozeramailea. Ezkilaren itzulerak pizten du urtero festaren suziria, eta Abordatzean bera dugu pilotu eta gidari, antzinako ontzi piratetan izan ohi zen ezkilak astindu eta gertu egoteko abisu emanez.

2007an aurkeztu genuen lehenengo aldiz Ezkila Kapitaina. Donostiako iragan kortsarioa arakatuz, ezinenez “Campanario” bezala ezaguna zen XVI. mendeko Pedro de Agirre kortsario donostiarrarekin egin genuen topo. Hitz joko bihurri bat dela medio, Ezkila Kapitaina izena eman genion gure ikurrari. Urte osoan Pedro de Agirre Campanariok bazuen bere gotorlekua, Belisa izeneko irla. Ezkila kapitainak ere badu berea: Santa Klara uhartea. Aste Nagusiari hasiera emateko, itsasontziz Santa Klaratik egiten du bidaia Txupina botatzeko. Urtero, Ezkila Kapitaina Donostiako Piraten Kofradia baten bidelagun izan ohi da.