Pozten gara, Hassanna!

|
2016-10-05
|
0

Gaur jakin dugu Espainiako Auzitegi Nazionalak asilo babesa aitortu diola Hassanna Aaliari. Aurtengo Aste Nagusian gurekin aritu da Hassanna, Kateryna Kirsanovarekin batera, errefuxiatuen egoera ikustarazteko Matti pirataren figura betetzen. Pozgarria izan da piratontzat albistea, asko pozten gara, Hassanna! Zorionak behingoagatik zure egoera argitu eta bide onera ekarri izanagatik, eta mila esker gurekin egoteagatik Aste Nagusian! Hemen albistea.   28877551022_05d05824f6_o