Edozer Dugu Posibletik, itxaropena piztera!

|
2015-03-18
|
0

Kaixo Piratak! Hilabeteak igaro dira dagoeneko uztailaren 9an auzolanaz, elkartasunez, konpromisoz eta gogoz Edozer Dugu Posible eguna ospatu genuenetik. Bertan, oroituko zarete, elikagaiak eta bestelako baliabideak bildu genituen Saharara bidaltzeko, eta 13 tonatik gora ekarri zenituzten, mila esker! Donostiako udalarekin eta Donostiako Saharar Herriaren Aldeko Lagunak elkartearekin elkarlanean, otsailean abiatuko zen karabanan bidaltzeko asmoa genuen bildutako guztia. Ba dagoeneko badira 4 aste bildutakoa Piztu Itxaropena karabanan Saharara abiatu zela! Gure hiritik atera den hamaikagarrena karabana izan da hau, oraingo honetan Edozer Dugu Posible egunean zuei esker bildutako guztiarekin barruan! Hau noski, ez litzateke posible zuen laguntzarik gabe. Hilabete luze hauetan jende andana mobilizatu da ekimen hau babestu eta errealitate bilakatzeko: janaria biltzetik, kamioiak margotu, kargatu eta karabana agurtzeraino aritu gara buru belarri, elkarlanean Saharar herriari gure elkartasuna adierazteko. Zorionak beraz, Piztu Itxaropena karabanarekin bat egin duzuen eragile, lagun, elkarte, norbanako, hiritar, mundutar eta pirata guztiei! Mila esker, zinez! Ez gara sekula nekatu errepikatzeaz: denok elkarrekin, edozer dugu posible! Hemen duzue udaran proiektuari hasiera eman genionetik karabana joan arte bildu ditugun irudiekin egindako bideo bat: https://www.youtube.com/watch?v=8h7pE_m5iCw&feature=youtu.be

IDATZI IRUZKINA