Sentitu, pentsatu, ekin, pirata bihurriekin!

|
2015-06-19
|
0

Kaixo lagunok!

Asteak pasa dira Victoria Eugenian Irrien Lagunekin dantza eta kanta aritu ginenetik. Gogoan izango dugun arratsalde bat igaro genuen denok elkarrekin, urduritasunak eta lotsak etxean utzita, lagun festazale artean, ea errepikatzeko aukera izango genuen jakin nahiean ... eta Bihurriak geldi geratzen ez garenez, esperientzia eder hau errepikatzera goaz!

Igande honetan Ane Pirata eta bere lagunekin umorez abordatuko dugu Donostia!

Aupa piratak! Sentitu, pentsatu, ekin ... Pirata Bihurriekin!

 

IDATZI IRUZKINA