Ubarroiak kofradia sortu dute Grosen!

|
2014-07-29
|
0

p5Ryyh36Geroz eta pirata gehiago gaude antolatuta Kofradien egituran! Geroz eta gehiago gara Aste Nagusi Pirataren nondik norakoak erabakitzen ditugunak. Sortu den azken kofradia Ubarroiak da. Hemen beren aurkezpen testua. Ongi etorri Ubarroiak!! Hegazti piratak gara Ubarroiak, itsaslapurrak. Gros dugu lurralde kuttuna, Uliako arrakaletatik jaitsi eta bertan dihardugu ehizean, urpean sartu eta arrainik gozoenak irentsiz ibaian zein itsasoan. Arrantzaleei ere lapurtuko dizkiegu gutiziarik maitatuenak ohartzerako. Baina, lapur zintzoak garenez, ostutako sardina guztien hezurrak itzultzen dizkiegu zopatarako. Festak deszentralizatzea dugu helburu, auzora ekartzea algara eta jaia. Festa oro irekia eta partehartzailea izan dadin nahi dugu, beraz, adin eta ideologia nahasketa ezinbestekoa da errezetan. Gure espeziean ez da dimorfismo sexualik, parekideak gara eta hala behar du. Bizilekua dugun Gros zaindu eta babesten dugu, ingurumena errespetatuz kofradia guztietako animaliok aurrera atera gaitezen elkarlanean. Duela gutxi sortu dugu kofradia eta zabaltzen ari gara; gure ideiak hegan aireratuz, hurbildu nahi duen edonori hegoak zabalik ongietorria egingo diogu. Kofradian parte hartu nahi duen edonorentzat helbidea: grosekokofradia@gmail.com. Ubarroiak1

IDATZI IRUZKINA