Asteartea, 11: Ubarroien eguna, ospitalera bixita eta Elektrotxarangen II. Topaketa

|
2015-08-11
|
0

Asteleheneko abordatzearen ajeak ere ez gaitu piratak etxean uzten! Asteartea egun hunkigarria izan da! Urtero bezala Piratok ospitala abordatu dugu! Ezkila kapitaila, Matti eta pirata taldea bertaratu dira trikiti doinuekin ospitaleko pasilo eta bertakoak alaitzera! Festara hurbildu ezin izan dutenei eraman diegu gaurkoan guk festa! Piratak ospitalean 2015 Hunkituta irten gara ospitaletik, eta irripar hori ahoan mantenduz, jaiarekin jarraitu dugu! Egun osoko festa izan da Ubarroiak Kofradiarena! Kofradia kideek euren egun haudia ospatu dute aurtengoz. Pirata Bihurriekin elkarlanean Grosen zehar Altxorraren Bila Erraldoia eta eskulanak egin dituzte goizean. Ubarroien eguna Bihurriekin elkarlanean 2015 Ikusi Hamaika Telebistak egin duen bideoa. Ondoren triki poteoa eginez Nafarroa Behera Plazara gerturatu dira bazkaltzera. Eta arratsaldean elektrotxarangarekin kaleak musika eta dantzaz blai egin dituzte! Izan ere, Elektrotxarangen II.topaketa ere ospatu dugu gaur! Piratoi gehien gustatzen zaigun moduan, kalez kale zabaldu dugu jai giroa elektrotxarangekin batera, kofradien eta inguruko guztien gozamenerako.

Elektrotxarangak  eta Kofradiak Flamenkan

Elektrotxarangak eta Kofradiak Flamenkan

  Donostiako kaleetara zabaldu dugu festan, argazki ugari atera dugu: Pirata Bihurriak Azpeitiko Skandalue taldearekin irten dira Lastatik; Aingura Kofradia La Flamenkatik abiatu da Portugaleteko Txarangazorekin; Xibaro eta Kalepoza, berriz, Gasteizko Ttek taldearekin ibili dira Trinitate plazatik irten ostean; eta Eskifaiakoek Nautikoan hasi dute bidea, Txorierri bailarako Skatu taldearekin. Sardiñerak Bretxatik Patxarangarekin; Ubarroiak Grosetik Donosti Elektrotxarangarekin; Traganarruak Intxaurrondoko Letaman gaztetxetik Elektrotxuflarekin; eta Filibusteroak Antiguako Gaskonia plazatik Eonian Elektrotxarangarekin. Ederra izan da kalea musikaz okupatzea! Eta ondoren Flamenkan elkartu gara guztiak. Hemen ez da erritmo gehiago kabitzen! A ze martxa! Horrela gustatzen zaizkigu piratak, kalean eta dantzan! Ikusi Piztuko kideek Piratekin elkarlaneak egindako bideoa! Elektrotxarangen II.Topaketa: Topatu.info-ko lagunek ere topaketen bideo polita egin dute: Bigarren elektrotxaranga topaketa Donostian: Trinitate plazako afari girotuak ere, gaur xarma berezia izan du "Burdin hariak eta plastikozko goilarak" errezitaldi musikatuaren eskutik: Burdin Hariak eta Plastikozko Goilarak Eta hau gutxi balitz, gauean The Groove Girls eta Vendetta taldeekin gerriak astindu ditugu! Jaiak aurrera darrai! The Groove Girls Flamenkan: Vendetta Flamenkan:  

IDATZI IRUZKINA