Berriak

Ederra izan zen VIII. Sudur Krosa

Donostiako Piratak

2017, maiatzak 5

0 iruzkin

Apirilaren 22an Sudur krosaren 8. edizioa ospatu genuen Egiako Gladys Enea parkean, bigarren urtez auzoko mugimenduak emandako leloari helduz.

Eguraldi zoragarri batek lagunduta 101 haur batu zitzaizkigun Sudur Txikia lasterketara. Adin tarte guztietakoak izan genituen zein baino animatuago, arratsaldeko 16:00tatik aurrera euren sudurrak izerditzen. Arratsaldeko 17:00tatik aurrera, helduen txanda iritsi zen. 153 pertsonak izen eman zuten VII. Sudur Krosan, hauen artean %27a emakumeak.

Jai giro aparta sortu zen lasterketaren inguruan. Nabarmentzekoak dira jendearen babesa, gerturatu ziren familia eta lagunen kopurua eta beroaren aurrean korrikalariek egindako esfortzua.

Donostiako Piratok bihotzez eskerrak eman nahi diegu lasterketa hau antolatzeko babesa eta laguntza eskeini duten guztiei, tartean Hitza, Egiako Jai Batzordea, Marijo irakaslea eta bolondres moduan ibilitako pertsona guztiei. Nola ez, eskerrak eman ere, parte hartu duten korrikalari guztiei eta bertara gerturatutakoei.

Argazki xorta ederraz gozatu dezakezue gure flickerrean:
https://www.flickr.com/photos/donostiakopiratak/sets/72157679775721923/

Sudur Krosa 2017

 

 

 

 

 

 

Sudur Krosa 2017

Sudur Krosa 2017

Sudur Krosa 2017

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude