VIII. Sudur Krosa

|
2017-04-10
|
0

Kaixo piratak! Aurten ere iritsi da sudurrak izerditzeko garaia! Bai, hemen da Sudur Krosa! Urtez urte Egiako Gladys Enea parkea korrikalari sudurzalez betetzen duen lasterketa apirilaren 22an izango da aurten eta, pasa den urtean bezala, Donostiako Piratak gara antolatzaile. Bi lasterketa egingo dira apirilaren 22an: Sudur Krosaren zortzigarren edizioa 17:00etan eta haurrei zuzenduriko Sudur Txikia lasterketa 16:00etan. Bi lasterketa hauei buruzko informazio guztia (izen ematea, lasterketaren distantzia, prezioa...) Sudur Krosaren webgunean topatuko duzue: http://www.sudurkrosa.eus/eu/ Animatu eta parte hartu! Sekulako giroa izaten da lasterketan, begiratu pasa den urteko argazkiak eta ikusiko duzu! sudurkrosa8

IDATZI IRUZKINA