Zatoz Donostia eskandalizatzera

|
2016-08-09
|
0

Kaixo piratak!

Eskandalosa kofradia gara, aurten, 2016 txit honetan sortutako kofradietako bat. Gogoz gabiltza Aste Nagusirako, indar guztiak jarri ditugu ahalik eta hoberen atera dadin dena, eta zuek ere gurekin etortzea nahi dugu.

Larunbatean, txupinazoa baino lehenago, bazkari eskandalosoa izango dugu. Bakoitzak partekatzeko zerbait ekartzea da kontua, denon artean ondo pasatzeko!

Igandean, ur jolasak izango ditugu Saguesen, arratsaldeko 17:00an. Lehenengo gaueko ajea pasatzeko modu ezin hobea izango da. Igande arratsalde dibertigarri bat pasako dugu elkarrekin jolasean. Apunta zaitezte gure sare sozial edo helbide elektronikoaren bitartez! Egunean bertan ere apunta zaitezkete. Ez ahaztu bainujantzia!

https://youtu.be/cj1lF-a7yJw

Eta azkenik, asteazkenean, abuztuaren 17an, Eskandalizatu! gure jarduera kuttuna izango dugu. Identitateak askatu eta tabuak haustea da gure helburua, beraz, material ugari izango dugu bakoitzari egokitzen zaion identitatea garatu eta froga eskandalosoak egin ditzan. 19:00ak aldera aterako gara La Flamenkatik Eskifaiako lagunekin batera, kuadrilen jolasen ondoren, batukadaren soinuekin mugituz Alde Zaharretik.

https://youtu.be/2LcLolaySbc

Zatoz gurekin Donostia eskandalizatzera!

Eskandalizatu - jardueraren azalpena Eskandalosa egitaraua 2016

IDATZI IRUZKINA