EHZ 2017 bizi nahi dugulako

|
2016-12-15
|
0

EHZko lagunek, denetarik sinestarazi digute aste honetan, "Comic Sans" eta izartxoekin osatuko kartela izango zela aurtengoa,  spot epiko bat sortuko zutela, maskarada birsortuko zutela. Eta nola ez, gure bihotza samurtzeko, emozioa eragin behar zigutela... Susto ederrak pasa ditugu... eta barre algarak ere eragin dizkigu "EHZ festibala"-ren crowdfunding kanpainak: https://www.helloasso.com/associations/euskal-herria-zuzenean EHZ mugimenduaren adierazgarri den umoretik haratago joanda, berri honek larritu ere egin gaitu. EHZ festibalak eratu duen jai eredu herrikoi eta partehartzailea ezinbestekoa iruditzen zaigulako. Argi dago Euskal Herria Zuzenean, musika festibal bat baino gehiago gizarte eredu bat dela. Azken bi hamarkadetan, iparraldeko zein hegoaldeko laguntzaile gazte edo zaharragoak ilusionatu dituelako, gureak diren hainbat baloreren bozgoragailua izanda. Azken urteetan festibalaren egoera ekonomikoa larritzen joan da. 2014ko ekaitzak eragindako kalteek, aurrera jarraitzeko kitatu beharreko zailtasun ekonomikoak sortu ditu. Hortaz, EHZ festibalak 100.000 euroko zuloa estaltzeko diru bilketa kanpaina bat abiatu du webgune honetan: https://www.helloasso.com/associations/euskal-herria-zuzenean 22. edizioak ere, logorik gabeko logikan jarrai dezan, beti ere burujabetza oinarritzat hartuz, Donostiako Piratok crowdfunding kanpaina honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Goazen EHZ festibalari arnas berri bat ematera!   ehz

IDATZI IRUZKINA