Igandea, 21: irriz eta satiraz agur esaten

|
2016-08-29
|
0

Igandea konturatu gabe iristen den eguna da; gorputzak deskantsu apur bat behar duzula esaten dizun eguna, hurrengo egunean berriz hasiko den errutina saihesteko oihukatzen dizun bitartean. Batzuek aitona-amonen arropak armairuan prest zituzten Aste Nagusia hasi baino lehen. Besteek, ordea, arratsaldeko 16:00an irekita zegoen lehenengo dendatik pasa eta mozorro inprobisatua aukeratu zuten. Denak balio du irrikitaldian, Aste Nagusi Piratari irriz eta satiraz agur esateko eguna baita. Urtero lez, bulebarrean bildu eta Santa Maria del Koro elizarantz egin genuen. Bertan, burgesez beteriko trena agertu zitzaigun lehenik. Eta haien atzetik, Eneko Goya eta Eneko Gasco jaunak, enpresari eta Espainiako erregeekin batera. Noski, Donostia 2016ko zuzendari Xabi Paya ere bertan egon zen, erregeari bertsoa eskaintzeko. ¡Bienvenido! Donostiak demokrazia hutsa bizi duenez, galdeketak ere egon ziren medio. Zezenak bai ala ez? Eta herriak erabaki zuen: krisi garaian borreroei lan pixka bat ematea ez dago batere gaizki. Gainera, gehitzen badiogu luxuzko etxeekin denok askoz hobeto bizi garela, pentsa! https://youtu.be/x1bdAVRC1tc 2016 urte zoragarriaren inaugurazioaren eta munizipalen errietaren ondoren, alde zaharrean murgildu eta nor bere jantzi xarmantarekin, igandean ere kalea gurea egin genuen piratok hoberen dakigun moduan: jaia ospatuz. Irrikitaldia 2016 Baina, badakizue, irrikitaldian inoiz ez dugu “agur” esaten, “hurrengo urtera arte!” baizik. Gora Kai Herrikoiak! Gora Donostiako Piratak!

IDATZI IRUZKINA