Ostirala 19: Mozorroak nagusi egunez, erritmo dantzagarriak gauez
|
2016-08-23
|
0
Eskifaia, zahar kofradia?
Abuztuak 19, ostirala, gutxi falta da Aste Nagusi Piratari amaiera emateko baina jendea oraindik festa gogoz dago! Itxura arraroko jendea gerturatzen hasi da Flamenkara eguerdi aldean. Ilea urdindutako emakumeak moñoak lakarekin eusten; Maroto, Urdangarin, Bárcenas eta antzerakoen argazkiak soineak daramatzaten batzuk... Festa egun askoren ondorioz jendea txoratzen hasi ote da?
Keba! Eskifaiak antolatutako Aldrebes Eguna da gaur! Bazkari kuriosoa egin dute eta, ondoren, Ointziola bertso txapelketaren finala ospatu dute.