Pirata Setioa 2020
Aurten, egoera zaila bada ere, Donostiako Piratok lanean jarraitzea erabaki dugu, ohiko Aste Nagusiaren alternatiba bat eraikitzeko. Uda ...
Adi piratak! Esatera goazena oso garrantzitsua da.
Dakizuen bezala, Aste Nagusi Piratan zehar gertatzen diren eraso matxistak salatzeko telefono eta e-mail bat martxan dugu piratok. Jakinarazi nahi dizuegu, Aste Nagusi pirata hasi zen egunetik salaketa dei batzuk jaso ditugula jada, eta ezinbestekoa ikusten dugu hauek publiko egin eta salatzea, izan ere, eraso hauetako batzuk gure gunea den Flamenkan eta gure inguruko kale jendetsuetan, abuztuak 31 kalean, izan dira.
Jaian parte hartzen ari zareten guztiei gogorarazi nahi dizuegu honakoa: Erasotua sentitu bazara, edo erasoren bat ikusi baduzu, zure inguruan konplizitatea bilatu erantzuteko. Modua topatzen ez baduzu, deitu eta modu kolektiboan laguntzen saiatuko gara.
Piraten guneak gune askea izan behar du edonorentzat, eta horretarako gune segurua behar dugu. Ez dugu inongo eraso sexistarik onartuko. Eraso hitzarekin ez gara muturrekoetaz bakarrik ari. Eraso gisa ulertzen dugu pertsona bat beste baten espazioan sartzea honen baimenik gabe, eraso sexistak dira begirada zikinak, ipurdia ukitzea, txarrera ligatzea edo komentario nazkagarriak egitea adibidez.
Denontzako gozamen iturri izango diren festa-gune seguruak sortzea da gure helburuetako bat, eta horretarako, denok aske sentitu behar dugu. Erasoen aurrean isilik geratu eta erantzunik ez ematea konplizitatea da. Autodefentsa feministaren aldarria gure egiten dugu eta jaiak modu aske eta zoriontsuan bizitzea denon eskubidea dela errepikatzen dugu.
Argi eta ozen esan nahi dugu: eraso sexistarik ez. Erasorik ez erantzunik gabe.
Jarrai dezagun jaiaz gozatzen, baina egin dezagun errespetuz.
Gora pirata feministak!