Pirata Setioa 2020
Aurten, egoera zaila bada ere, Donostiako Piratok lanean jarraitzea erabaki dugu, ohiko Aste Nagusiaren alternatiba bat eraikitzeko. Uda ...
Bai La Flamenkan, bai Trinian, bai Lasta gunean, musika eskaintza zabala izango duzue Aste Nagusi Piratan zehar! La Flamenkan gauero 23:00tik hasita musika anitzaz gozatu ahal izango duzue. Lastan bertako bakarlari eta DJ-en presentzia indartuko dugu. Eta zein goxo pasa behar duzuen Trinian! Gogoratu gauero afari girotuak izango dituzuela. Adi aurtengo berrikuntzari, asteazken, ostegun eta larunbatean, gau Mexikarra, Irlandarra eta Kubatarra hurrenez hurren. Bestalde, oraindik garaiz zabiltzate Igandeko Mus Txapelketan izena emateko: trinimus49@gmail.com.