Aurten, egoera zaila bada ere, Donostiako Piratok lanean jarraitzea erabaki dugu, ohiko Aste Nagusiaren alternatiba bat eraikitzeko. Uda berezi honetan, auzolana eta elkar zaintza aldarrikatu nahi ditugu: arduraz jokatuz, eta kontsumo eredutik haratago doan eskaintza antolatuta. Egoera honetan ez dugu festa giro masiborik bultzatuko, baina ez diogu uko egin nahi izan kaleak gure egiteari, ezta ere herri mailako antolakuntzari eta gure mugimenduaren baloreei. Aste Nagusiare...