Noticias

2020-08-05
0
Aurten, egoera zaila bada ere, Donostiako Piratok lanean jarraitzea erabaki dugu, ohiko Aste Nagusiaren alternatiba bat eraikitzeko. Uda berezi honetan, auzolana eta elkar zaintza aldarrikatu nahi ditugu: arduraz jokatuz, eta kontsumo eredutik haratago doan eskaintza antolatuta. Egoera honetan ez dugu festa giro masiborik bultzatuko, baina ez diogu uko egin nahi izan kaleak gure egiteari, ezta ere herri mailako antolakuntzari eta gure mugimenduaren baloreei. Aste Nagusiare...
2020-05-15
0
Donostiako Udalak gaur goizean adierazi du aurtengo Aste Nagusia bertan behera uzteko erabakia. Horren harira, Donostiako Piratek ondoko hau plazaratu nahi dugu: Alarma egoera hasi zenetik adi ibili gara, eta aurreikusten genuen aurtengo jaiak ospatzeko zailtasunak izango genituela; bereziki, duela aste batzuk Iruñeko sanferminak bertan behera geratu ziren momentutik. Jakin bagenekien, halaber, bilerak abian zirela Bilboko, Gasteizko eta Donostiako jaiekin zer gertatuko ze...
2019-07-29
0
Donostiako Piratok abuztuaren 10etik 18ra bitartean ospatuko dugu Aste Nagusia. Urtero legez, 9 egunetan zehar, txupinazoarekin hasi eta Irrikitaldiarekin bukatu arte, egitarau oparoa eskainiko dugu, ohiko helburu berarekin: donostiarrei jai herrikoi, euskaldun eta parekideez gozatzeko aukera eskaintzea. KOFRADIEN KARTELAK DESKARGATU   EGITARAUA DESKARGATU   Kortsarioen Donostian, izan pirata! Horixe da piratok datorren Aste Nagusi honetarako aukeratu dugun leloa...
2019-06-17
0
21 musika taldek girotuko dute Flamenka gunea 2019ko Aste Nagusi Piratan. Rock, pop, punk, ska, hip-hop, dancehall, reggae edota folk doinuak izango dira entzungai Flamenkako gauetan, abuztuak 10etik 17ra bitartean. Aurten ere, Donostiako Piraten erronka nagusia agertokietan sarritan murritza den emakumeen presentzia indartzea izan da. Emakumeak oholtza gainean Donostiako Piratek eratutako jai eraldatzaile, euskaldun eta parte-hartzaileetan, musika egitarauak leku nabarmen...
2018-08-07
0
“Kaia, jaia eta iraultza alaia” gogoan, aurten ere Ezkila eta Mattik euren txalupa Donostiako kaian amarratuko dute txupina botatzeko. Urtero lez, Mattik gai bat darama besapean, Aste Nagusi Pirataren baloreekin bat datorren aldarrikapen bat hain zuzen. Martuteneko auzo elkartea, Etxe kaleratzeen aurkako kolektiboa, Abortoaren aldeko mugimendua, Irutxuloko Hitza, Errefuxiatuak edo Izar eta Sara izan dira aurreko urteetan txupinazo pirata bota dutenak. Altsasuko Gurasoak 20...
2017-08-17
0
Gaur arratsaldean, Donostiako Mugimendu Feministak eta Piratok deiturik, ehunka lagun bildu gara Bulebarrean Aste Nagusian zehar gertatu diren eraso sexistak salatzeko kontzentrazioan. Hona hemen kontzentrazioaren amaieran irakurri den testua: Jakin dugu Donostiako Aste Nagusian, astearte goizaldean, bortxaketa bat sufritu duela neska gazte batek. Lehenik eta behin elkartasun guztia adierazi nahi diogu neskari, ez zaude bakarrik!!! Bestetik, erasotzailea erabat mespretxatu...
2017-08-16
0
Donostiako Piratok astearte goizaldean Urgullen emakume batek jasandako sexu erasoa salatzen dugu. Gure babes osoa adierazi nahi diogu erasotutako emakumeari. Atzo esan genuen moduan, Aste Nagusia hasi zen egunetik bertatik jaso ditugu salaketa mezuak horretarako prestatutako telefono zenbaki eta e-mailean. Kaleak eta gauak denon espazio seguru izateko lanean jarraituko dugu, eta ezin dugu onartu inongo erasorik erantzunik gabe. Egoera honen aurrean Donostiako mugimendu fe...
2017-08-15
0
Adi piratak! Esatera goazena oso garrantzitsua da. Dakizuen bezala, Aste Nagusi Piratan zehar gertatzen diren eraso matxistak salatzeko telefono eta e-mail bat martxan dugu piratok. Jakinarazi nahi dizuegu, Aste Nagusi pirata hasi zen egunetik salaketa dei batzuk jaso ditugula jada, eta ezinbestekoa ikusten dugu hauek publiko egin eta salatzea, izan ere, eraso hauetako batzuk gure gunea den Flamenkan eta gure inguruko kale jendetsuetan, abuztuak 31 kalean, izan dira. Jaian...
2017-08-12
0
Dagoeneko hasiera eman diogu 15. Aste Nagusi Piratari! Kofradia guztiak elkarrekin kalejira egin ondoren, Porrotxen laguntzarekin itsasontziz etorri den Ezkilari harrera egitera joan gara piratak. Aurten Matti ezin izan da itsasontziz etorri, Alcobendasen baitaude Sara eta Izar. Flamenkara iritsitakoan oholtzara igo eta hitza hartu dute Porrotx, Ezkila eta Haizeak, Sararen ahizpak. Haizea izango da Aste Nagusi Piratan zehar Sara eta Izarren begi eta ahotsa. Baina txupinazo...