Albisteak:Deialdiak

2017-08-17
0
Gaur arratsaldean, Donostiako Mugimendu Feministak eta Piratok deiturik, ehunka lagun bildu gara Bulebarrean Aste Nagusian zehar gertatu diren eraso sexistak salatzeko kontzentrazioan. Hona hemen kontzentrazioaren amaieran irakurri den testua: Jakin dugu Donostiako Aste Nagusian, astearte goizaldean, bortxaketa bat sufritu duela neska gazte batek. Lehenik eta behin elkartasun guztia adierazi nahi diogu neskari, ez zaude bakarrik!!! Bestetik, erasotzailea erabat mespretxatu...
2017-08-16
0
Donostiako Piratok astearte goizaldean Urgullen emakume batek jasandako sexu erasoa salatzen dugu. Gure babes osoa adierazi nahi diogu erasotutako emakumeari. Atzo esan genuen moduan, Aste Nagusia hasi zen egunetik bertatik jaso ditugu salaketa mezuak horretarako prestatutako telefono zenbaki eta e-mailean. Kaleak eta gauak denon espazio seguru izateko lanean jarraituko dugu, eta ezin dugu onartu inongo erasorik erantzunik gabe. Egoera honen aurrean Donostiako mugimendu fe...
2017-08-15
0
Adi piratak! Esatera goazena oso garrantzitsua da. Dakizuen bezala, Aste Nagusi Piratan zehar gertatzen diren eraso matxistak salatzeko telefono eta e-mail bat martxan dugu piratok. Jakinarazi nahi dizuegu, Aste Nagusi pirata hasi zen egunetik salaketa dei batzuk jaso ditugula jada, eta ezinbestekoa ikusten dugu hauek publiko egin eta salatzea, izan ere, eraso hauetako batzuk gure gunea den Flamenkan eta gure inguruko kale jendetsuetan, abuztuak 31 kalean, izan dira. Jaian...
2017-08-11
0
Bai La Flamenkan, bai Trinian, bai Lasta gunean, musika eskaintza zabala izango duzue Aste Nagusi Piratan zehar! La Flamenkan gauero 23:00tik hasita musika anitzaz gozatu ahal izango duzue. Lastan bertako bakarlari eta DJ-en presentzia indartuko dugu. Eta zein goxo pasa behar duzuen Trinian! Gogoratu gauero afari girotuak izango dituzuela. Adi aurtengo berrikuntzari, asteazken, ostegun eta larunbatean, gau Mexikarra, Irlandarra eta Kubatarra hurrenez hurren. Bestalde, orai...
2017-08-10
0
Urtero lez, Mattik gai bat darama besapean, Aste Nagusi Pirataren baloreekin bat datorren aldarrikapen bat. Martuteneko auzo elkartea, Etxe kaleratzeen aurkako kolektiboa, Abortoaren aldeko mugimendua, Irutxuloko Hitza edota Errefuxiatuak izan dira aurreko urteetan txupinazo pirata bota dutenak. Aurten, Izar eta Sara izango dira Matti pertsonaia. Ezkila kapitaina eta Matti kaira iristen dira beti, baina aurten haiekin batera Izar eta Sara iristea ere nahi dugu. Bai Izartxo...
2017-08-08
0
Prentsaurrekoa eman dugu gaur. Kezkatuta gaude, urtero urtero oztopoak besterik ez ditugulako jasotzen administrazioaren aldetik. Hala eta guztiz ere, tasa eta zailtasun guztien gainetik, Aste Nagusi Pirata egingo dugu eta herritar guztiei, bertan parte hartzera animatzen dizuegu! Hemen irakur dezakezue osorik prentsaurrekoan esandakoa: “Orain dela aste batzuk esan genizuen Donostiako Piratak kezkatuta geundela, Eusko Jaurlaritzak ordainarazi nahi dizkigun tasen ingu...
2017-08-07
0
Gainean dugu jada 2017ko Aste Nagusi Pirata! Dakizuen moduan, 8 eguneko egitaraua hamarnaka piraten artean antolatzne dugu eta ehunka lagunen laguntzari esker ateratzen dugu aurrera, milaka pertsonak goza dezagun. Auzolanean egiten dugu Aste Nagusi Pirata, eta dozenaka ekimen hauek posible izan daitezen, ezinbestekoa da ahalik eta jende gehienak txandak egitea. Lan txandak denon artean bete behar ditugulako, Donostiako koadrilak, lagunak, norbanakoak… txandetan parte...
2017-08-06
0
Piraton Aste Nagusia hemen da eta aurten ere gogotsu abordatuko dugu Dono$stia! Horretarako, triziklo pirata prestatu eta Donostiako kaleetan barrena ibili ginen ostiral arratsaldean, gurea dena aldarrikatu eta kalea gurea ere badela erakutsiz. Batzuk nahiago dute piratarik eta herritarrik gabeko kaia, diru-gosea duten enpresen mesedetara egongo den kaia. Baina Donostiako Piratok oso argi daukagu: Donostiak eta donostiarrok merezi ditugun jaiak eraikitzen jarraituko dugu, ...
2017-07-28
0
Pirates! Join the traditional “Bertsopiropoteoa”, feat Izarne Zelaia, Beñat Gaztelumendi, Idoia Mauleon, Nagore Sarasola and Nerea Arriola! Aste Nagusia is coming… (More information coming soon)   Listen our spot: