Kofradiak

Donostia lehen aldiz abordatu eta hamar urte igaro zirenean, antolaketa ereduaren gaineko gogoeta zahar-berri batean murgildu zen mugimendua, 2012an. Galdera berriak ikusi genituen ortzi-mugan.

  • Nola antolatu hamar urteotan jai herrikoiak ospatzen elkartu garen norbanako, koadrila eta eragile guztiak?
  • Nola gorpuztu urteotan ehunduriko harreman eta konplizitate sarea?
  • Finean, zein antolaketa eredu behar du mugimenduak helburu berrien erdiesteko?

Bagenuen oihala, itsasontzia egokitzea falta genuen. Itsasoari lotutako iruditeria eta Piraton kontakizunaren jarraipen bezala sortu ziren Kofradiak. Jaietan herritarren parte-hartze zuzena sustatzeko pentsatu ziren. Gaur egun, hamarretik gora Kofradiak osatzen dute Donostiako Piraten mugimendua bakoitzak bere txaleko eta nortasuna aldarrikatuz. Kofradiak desiratzen daude zurekin kontatzeko. Beraz emaiozu begiratu bat Kofradien aurkezpenari eta animatu parte hartzera!

  • Piraten gazte kofradia
  • Intxaurrondoko Kofradia
  • Festa eta iraultza
  • Pirata ez lokartu, eskandalizatu!
  • Koplajurik gabe
  • Jaietan ere xibaroak etxera
  • Dibertitzia gustatzen zaigu gazte denboran bezala.
  • Ekologismoa. Elikadura burujabetza. Ekonomia soziala.
  • Groseko kofradia
  • Izan bihurri, Izan pirata!
  • Kofradia Feminista.
  • Kaleak pozez bete nahi ditugu