Flamenka

Flamenka Aste Nagusi Pirataren erdigunea da. Kaia, Donostiako historiarekin errotu nahi izan genuen Flamenka izenarekin bataiatuz. Izan ere, La Flamenka VXIII. mendean, gaur egungo Fermin Calbetón kalean zegoen taberna bat zen, zeinetan biltzen ziren komertzioan ibiltzen ziren nabigatzaile, pirata eta kortsarioak. Hemen egon ohi da Aste Nagusiaren erdigunea, eta bertan antolatzen dira kontzertu jendetsuenak.

Trinia

Triniak edo Kantina Piratak benetako kutsu intimista izaten du, Aste Nagusiaren zorabioaren alboan. Bertantzerakoan, denbora eten egiten da. Gauetan bertako produktuekin prestatutako afari goxoak dastatu daitezke, bertso saioa edota musikariek girotuta.

Guardetxea

Urgulleko mendi magalean gordeta, Guardetxeak izugarrizko panorama eskaintzen du. Elbira Zipitria kale aldapatsuan gora igo eta beste mikrokosmo batean sartzearen modukoa da. Gauetan kontzertu eta festa eskaintza izaten da bertan, La Flamenkako giroari alternatiba moduan.