Xelebreak
Ez gara berriak, izan ere urteak daramatzagu piraten festetan eta bere egitasmoetan parte hartzen modu batean ez bada bestean. Ezagunak gara eta hor gaude festa euskaldun, parekide eta parte hartzaileetan.Orain arte ez gara izan kofradia, baina orain iritsi zaigu ordua horretarako. Ea aurten lortzen dugun. https://xelebreak.wordpress.com
Zein gara?
Azken urte hauetan FOLK eguna antolatzeaz arduratu garenak gara. Hau da, Kantu-Jira antolatu dugunak; La Flamenkan Muxikoak dantzatu ditugunak eta abar. Eta abar jartzen dugu gutako batzuk ekimen hauek antolatu aurretik ere beste zenbait eginkizunetan ibiliak garelako, beti ere piraten antolakuntza orokorraren baitan.
Behin baino gehiagotan esan da Zaharren eguna antolatzeaz arduratzen garela eta ez dugu egokia ikusi deitura hori, zeren eta gehienok helduak izan arren antolatzen duguna helduentzako bezala gazteentzako baita. Horregatik, egokiago iruditu izan zaigu Folk eguna deitzea.
Halaber,Kofradia osatzeko asmoa aspalditik buruan dabilkigun zerbait da. Iaz hasi ginen serio aukera hori aztertzen eta badirudi aurten lortuko dugula animatuta gaudelako. Animatuta gaude Donostian euskara eta euskal kultura sustatzeko eta horretara goaz.