Izen emateak

Kaixo Pirata!! Abuztuaren 15ean abordatuko dugu DONO$TIA!
Baltsa bakoitzeko izen emate bakarra egin behar da, kide guztien datuak sartuz. Baltsa bakoitzeko arduradun bat izendatu behar duzue, antolakuntzarekin harremanetan egoteko.
Izena emateko epea Abuztuaren 10ean bukatuko da aurten. EZ UTZI AZKEN EGUNERAKO!!!!
Izen ematea burutzen duzuenean, email bat jasoko duzue zuen baltsaren zenbakiarekin. (Jasotzen ez baduzue, ziurtatu SPAM karpetara ez dela iritsi).
Abuztuaren 11n egingo dugu txanden banaketa eta emailez jakinaraziko dizuegu zein ordutegi egokitu zaizuen. Honez gain, Turnoen kontsulta orrian ere ikusgai izango duzue.
Bete beharreko araudia irakurgai dago hemen.
Gogoratu, urtero bezala, bazkaria egingo dela eta txartelak salgai daudela taberna hauetan:
Herria, Pandora eta Triku-Harri.
Arazorik izango bazenute gurekin harremanetan jartzeko abordatzea@donostiakopiratak.eus helbidera idatzi eta topatuko dugu konponbidea.