Albisteak: Kofradiak

2019-07-29
0
Donostiako Piratok abuztuaren 10etik 18ra bitartean ospatuko dugu Aste Nagusia. Urtero legez, 9 egunetan zehar, txupinazoarekin hasi eta Irrikitaldiarekin bukatu arte, egitarau oparoa eskainiko dugu, ohiko helburu berarekin: donostiarrei jai herrikoi, euskaldun eta parekideez gozatzeko aukera eskaintzea. KOFRADIEN KARTELAK DESKARGATU   EGITARAUA DESKARGATU   Kortsarioen Donostian, izan pirata! Horixe da piratok datorren Aste Nagusi honetarako aukeratu dugun leloa...
2016-08-09
0
Kaixo piratak! Eskandalosa kofradia gara, aurten, 2016 txit honetan sortutako kofradietako bat. Gogoz gabiltza Aste Nagusirako, indar guztiak jarri ditugu ahalik eta hoberen atera dadin dena, eta zuek ere gurekin etortzea nahi dugu. Larunbatean, txupinazoa baino lehenago, bazkari eskandalosoa izango dugu. Bakoitzak partekatzeko zerbait ekartzea da kontua, denon artean ondo pasatzeko! Igandean, ur jolasak izango ditugu Saguesen, arratsaldeko 17:00an. Lehenengo gaueko ajea p...
2016-08-02
0
Aurten Xibaro dexente atera dira eta gure artean izango ditugu piraten aste nagusian gozatzen. Baina oraindik badugu lana! Aurten Xibaro 49+ izango gara. Ikus dadila kaleetan aste nagusi osoan zehar!!!!   Hemen duzue 2016rako prestatu dugun egitaraua:    Eta… zer moduz moldatzen zarete bals-a dantzatzen? Ikusi eta lagundu zabaltzen aurten egin dugun bideoa! Izan Pirata! Izan Xibaro!
2016-02-13
0
Kaixo piratak! Igande honetan IV.Martxa Nordikoa antolatuko du ASPANOGIk  Donostian. ASPANOGI, Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkartea dugu: Pirata ezin ausartagoez osatutako elkartea! Familia guzti hauek gu denontzako eredu direla sinesten dugulako, eta gure elkartasuna eta laguntasuna adierazi nahi dugulako, 11:00etan hasiko den Martxa Nordikora joango gara Pirata Bihurriak ere! Denak zaudete gonbidatuta gurekin etortzera, ongi pasatzera eta elkartasuna adierazter...
2015-06-23
0
Kaixo piratak! Gainditu al duzue asteburuko nekea dagoeneko?Kostata, baina bihurriok lortu dugu, bai! Goiz mugitua izan genuen igandekoa, goiz-goizetik izan baikinen Ilunben entsaiatzen, gosaltzen, barre egiten, dantzatzen, jolasten … primeran pasa genuen! Lagun berriak egiteko aukera izan genuen ere: pailazo piloa, Donostiako suhiltzaile dantzari eta martxosoak, rugbylari handikote eta arinak, kirol egokituko artista … Ane Pirata bera ere ezagutu genuen! Igand...
2015-06-19
0
Kaixo lagunok! Asteak pasa dira Victoria Eugenian Irrien Lagunekin dantza eta kanta aritu ginenetik. Gogoan izango dugun arratsalde bat igaro genuen denok elkarrekin, urduritasunak eta lotsak etxean utzita, lagun festazale artean, ea errepikatzeko aukera izango genuen jakin nahiean … eta Bihurriak geldi geratzen ez garenez, esperientzia eder hau errepikatzera goaz! Igande honetan Ane Pirata eta bere lagunekin umorez abordatuko dugu Donostia! Aupa piratak! Sentitu, pe...
2015-06-15
0
NOIZ: Ekainaren 26, 27 eta 28an NON: Intxaurrondoko Sagastieder plazan (https://www.google.es/maps/place/De+Sagastieder+Ibilbidea,+20015+Donostia,+Gipuzkoa/@43.3125833,-1.9568204,268m/data=!3m1!1e3!4m2!3m1!1s0xd51a57d6283b365:0xad95cdc76009e0da?hl=eu) NORI ZUZENDUA: Publiko zabal eta anitzari. Jai herrikoietan sinisten duen pertsona orori.   Intxaur Jaiak, Aste Nagusiaren aurretik datozen Intxaurrondoko jai herrikoi, euskaldun, parekide, eta parte hartzaileak dira. Al...
2015-03-24
0
Kaixo piratak! Piratak asteburu honetan ez gera gelditu korrika dela eta,  baino ainguratarrok plan berri batekin gatoz zuentzat hurrengo ostiralerako! Bi hilabete barru gutxi gora behera alternatiben herrixka ospatuko da Donostian, eta motorrak berotzen hasteko garagardo tailer polit-polit bat prestatu dugu. Orduan, zein da plana? 5 orduko prozesu baten bidez garagardoa nola egiten den ikusi eta ikasiko dugu. Guztiz artisau eta naturala! Prozesua fase desberdinek osatzen ...
2015-03-18
0
Aupa Piratak! Aste Nagusia geroz eta gertuago dugula ikusirik, indartsu eta gogoz  jarri gara martxan Pirata Bihurriak, buru belarri lanean. Baina, ba al dakizue zer den bihurriok egiten duguna? Hementxe duzue 2014ko Aste Nagusiak utzitako uneak biltzen dituen bideoa. Ikusi, ikusi! Eta animatu guregana, ez zarete damutuko! Izan bihurri, izan pirata!