
Pirata Setioa 2020
Aurten, egoera zaila bada ere, Donostiako Piratok lanean jarraitzea erabaki dugu, ohiko Aste Nagusiaren alternatiba bat eraikitzeko. Uda ...
Kaixo piratak!
Gainditu al duzue asteburuko nekea dagoeneko?Kostata, baina bihurriok lortu dugu, bai! Goiz mugitua izan genuen igandekoa, goiz-goizetik izan baikinen Ilunben entsaiatzen, gosaltzen, barre egiten, dantzatzen, jolasten ... primeran pasa genuen! Lagun berriak egiteko aukera izan genuen ere: pailazo piloa, Donostiako suhiltzaile dantzari eta martxosoak, rugbylari handikote eta arinak, kirol egokituko artista ... Ane Pirata bera ere ezagutu genuen!
Igande goiz horrek utzitako irudiak bildu eta bideotxo bat egin dugu, bertan izan ez zinatenek ikus dezazuen zertan aritu ginen, eta egon ginanok zeinen ongi pasa genuen gogora dezagun!