Antolaketa
Adin mugarik ez duen mugimendua da Donostiako Piratak, festak halako mugarik izan ezin duenez gero.
Gaur egun, Donostiako Piraten bizkarrezurra Kofradiek osatzen dute. Iruñean eta Baionan Peñak bezala, Gasteizen Neskak eta Blusak, eta Bilbon Konpartsen pareko, Donostian Kofradiak sortu ziren 2012. urtetik aurrera. Jaietan herritarren parte-hartze zuzena bermatzeko pentsatu ziren. Gaur egun, hamarretik gora Kofradiak osatzen dute Donostiako Piraten mugimendua, bakoitzak bere txaleko eta nortasuna aldarrikatuz.
Kofradia guztietako ordezkariak Ontziola izena duen eta mugimenduaren zuzendaritza-exekutiboaz arduratzen den gunean elkartzen dira hainbat erabaki hartzeko. Mugimenduaren erabaki gune nagusia, ordea, urtean bi edo hiru bider kide guztiak biltzen dituen asanbladak dira: Flamenkadak.
Kofradiez gain, mugimenduaren giharrak diren Lantaldeak ere badaude. Ardura, Kofradietan parte hartzen duten kideek osatzen dituzte lantaldeak. Izan ere, hainbat lan-talderen eginbidea, batez ere, Aste Nagusi Pirataren garaira mugatzen bada ere, beste hainbatek urte osoan zehar dihardute.
Ezin ahaztu ere, Donostiako Piraten mugimenduaren oinarrian dauden bolondresak. Alde batetik Donostiako Piraten mugimenduaren barruan urte osoan zehar edota Aste Nagusian zehar dihardutenak. Bestetik Donostiako Piratoi euren elkartasuna eta denbora eskaintzen dien milaka bolondres, eta baita sare lanean aritzen garen hainbat herri mugimendu eta elkarte ere.