Auzolan txandak

Gainean dugu jada 2022ko Aste Nagusi Pirata! Dakizuen moduan, 8 eguneko egitaraua hamarnaka piraten artean antolatzen dugu eta ehunka lagunen laguntzari esker ateratzen dugu aurrera.

Auzolanean egiten dugu Aste Nagusi Pirata, eta dozenaka ekimen hauek posible izan daitezen, ezinbestekoa da ahalik eta jende gehienak txandak egitea.

Lan txandak denon artean bete behar ditugulako, Donostiako koadrilak, lagunak, norbanakoak... txandetan parte hartzera animatu nahi ditugu aurten ere. Bakoitzak gure ekarpen txikiak eginez gero, Donostiako jai herrikoien proiektua handi egiten jarraituko dugu, milaka pertsonak goza dezagun.

Pasa den urtean egin genuen bezala, aurten ere ahalik eta erraztasun gehien jartzen saiatu gara, eta horregatik, txandak saretik ere lotzeko aukera prestatu dugu. Txandaren bat egiteko prest egonez gero, aukeratu ongien datorkizuna (edo badaezpada ere, bat baino gehiago, aukera gisa). Hemen behean duzu bete beharreko formularioa, betetzen duzunean zurekin harremanetan jarriko gara eta orduan lotuko dugu zehazki zein izango den lan txanda.

Lagunei pasa nahi izanez gero, hemen lotura: https://forms.gle/CFaNMZ2F8snChvxK9

Animatu Aste Nagusi Pirata eraikiko duen txanda bat egitera!