Xibaro

Jaietan ere xibaroak etxera
Amerikaren 1492ko konkistaz geroztik esklabotzari ihes egitea eta komunitate askeetan beren hizkuntzari, identitateari eta herri izaerari eustea lortu zuten xibaroek

Amerikaren 1492ko konkistatik aurrera ontzi espainolek eta portugesek milaka afrikar hartu zituzten esklabo, bortxaz itsasoaren beste aldera eramateko. Baina esklabotzari eta akulturazioari aurre eginez, askok ihes egitea eta komunitate askeak sortzea lortu zuten. Hala, beren hizkuntzari, identitateari eta herri izaerari eutsi zioten.

Konkistatzaileek etengabe jazarri zituzten eta askatasunean bizitzea erabaki zutenek espetxea eta ihesa ezagutu zuten. Batzuk ziegetan ordaindu zuten; besteak, mendi eta txoko ezkutu urrunetan topatu zuten esklabotzaren kateetatik libratu eta aske izaten jarraitzeko modu bakarra. Xibaroak deitu zieten herritar hauei.

Euskaldunok ere mendeetako bortxari eta akulturazioari aurre egin diogu eta, oraindik ere, gure hizkuntzari, identitateari eta herri izaerari eusteko borrokan dihardugu, askatasunaren bidean. Gurean ere baditugu duintasunaren ordaina ziega ilunetan, urruneko txokoetan eta mendietako sasietan ordaintzen ari diren xibaroak.

Egoera gordina izan arren, bizipozari eutsi zioten afrikar xibaroek. Eta hala, haietako asko berriro ere itsasoratu eta pirata gisa ibili ziren Karibeko eta Ozeano Bareko uretan. Guk ere ez diogu gure bizipozari uko egin eta xibaroak ahaztu gabe, gune askeak sortzen dihardugu. Urtero gure kofradiaren izenak zenbaki bat eramango du, Aste Nagusia hasten den egunean ziegetan ditugun xibaro donostiarren kopurua izango da. Kopuru hau ezabatuko dugun eguna dugu amets.

Ameriketan xibaroak itsasoratu eta pirata lanetan ibili ziren bezala, Donostiako xibarook ere itsasoratu egin gara.

Jarrai gaitzazu sare sozialetan:

BESTE KOFRADIAK