Korrikak aurrera darrai, eta aurtengoan ere eman degu gure aletxoa! Astearte gau partean hartu genuen lekukoa Donostiako kaian. Kofradia guztietako kideak elkartu ginen iluntzean, geure lekua den kaia apur bat apaindu, txaleko eta zapiak jantzi eta irrika biziz Zoro Zoragarri horiek noiz heldu zain jartzeko. Trikitilarien laguntza ere izan genuen girotzeko, han aritu ginen dantzan eta kalejiran Ezkila kapitainarekin batera! Aurreikusitako ordutik atzerapen apur batekin hel...