ABkrossa hemen da!

|
2017-05-25
|
0

ABKROSSA_KARTELA_2017_2_683x1024_ Azken aldian korrika egiteari buruzko albisteak besterik ez ditugu igotzen (Korrika, Sudur Krosa...), baina ezin degu ekidin, badator eta ABkrossa! Laugarren aldiz antolatuko dute Amara Berrin euskararen aldeko korrikaldia, eta oraingoan Donostiako Piratei oparia egingo digute gainera! Antolatzaileek azaldu duten moduan, lortuko diren irabaziak Piratoi emango dizkigute, euskararen alde egindako lanagatik. Mila mila esker bihotzetz! Ekainaren 3an izango da, Preboste plazan hasita. Haurrentzat jolasak izango dira bertan, haurren lasterketa, ondoren helduena, luntxa eta musika zuzenean. Kriston plana! Animatu eta eman izena beraz! Hemen dezue lasterketaren webgune ofiziala: abkrossa.eus

IDATZI IRUZKINA