Matti

2012tik aurrera, Donostiako Piraton ikurra den Ezkila Kapitainak, laguntzaile baten beharra zeukala otu zitzaigun. Figura hau, interesgarriak diren ekimenek edo gure baloreekin bat datorren lana egiten duten eragile, elkarte edo talde batek ordezkatu ohi du. Matti izena eman genion, 1615. urtean Islandian bidegabeki erail zuten Martin de Villafranca Donostiako kapitaina gogoan, baina Martin eta Maddi izenen arteko jolasa eginez, izenak genero neutroa izan dezan.