Pirata Setioa 2020
Aurten, egoera zaila bada ere, Donostiako Piratok lanean jarraitzea erabaki dugu, ohiko Aste Nagusiaren alternatiba bat eraikitzeko. Uda ...
Kaixo piratak!
Igande honetan IV.Martxa Nordikoa antolatuko du ASPANOGIk Donostian. ASPANOGI, Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkartea dugu: Pirata ezin ausartagoez osatutako elkartea!
Familia guzti hauek gu denontzako eredu direla sinesten dugulako, eta gure elkartasuna eta laguntasuna adierazi nahi dugulako, 11:00etan hasiko den Martxa Nordikora joango gara Pirata Bihurriak ere! Denak zaudete gonbidatuta gurekin etortzera, ongi pasatzera eta elkartasuna adieraztera!
Bihurriok ere sentitu, pentsatu eta ekiten dugulako: Izan bihurri! Izan pirata! Izan ibiltari!