
Pirata Setioa 2020
Aurten, egoera zaila bada ere, Donostiako Piratok lanean jarraitzea erabaki dugu, ohiko Aste Nagusiaren alternatiba bat eraikitzeko. Uda ...
NOIZ: Ekainaren 26, 27 eta 28an
NON: Intxaurrondoko Sagastieder plazan (https://www.google.es/maps/place/De+Sagastieder+Ibilbidea,+20015+Donostia,+Gipuzkoa/@43.3125833,-1.9568204,268m/data=!3m1!1e3!4m2!3m1!1s0xd51a57d6283b365:0xad95cdc76009e0da?hl=eu)
NORI ZUZENDUA: Publiko zabal eta anitzari. Jai herrikoietan sinisten duen pertsona orori.
Intxaur Jaiak, Aste Nagusiaren aurretik datozen Intxaurrondoko jai herrikoi, euskaldun, parekide, eta parte hartzaileak dira. Alabaina, askok galdetuko duzue zer ote diren jai hauek edo eta nola sortu ote diren. Bada, lasai hemen gaude zalantza oro argitzeko prest:
Intxaur jaiak, aurten sortzera doazen Intxaurrondoko jai herrikoi batzuk dira, besteak beste, Traganarruaren atxikipenarekin aurrera atera direnak. Intxaur jaiak antolatzen hasi aurretik, ekainaren 26, 27 eta 28an “Kaldero Jaun” izeneko jaiak egoten ziren data eta inguru hauetan. Baina bertako jai batzordeak aurreko urteko jaiak azkentzat eman zituen. Erabaki honen aurrean, Intxaurrondoko zenbait eragile eta norbanako ohartu ginen jaiek bizitasuna eta bizipoza eskaintzen ziotela auzoari eta beraz ezin genituela utzi jaiak bere horretan hiltzen. Hau horrela, aukera paregabea ikusi genuen guk beti amesturiko jai herrikoi, parekide, euskaldun eta parte hartzaile batzuei auzo mailan ekiteko. Hau horrela, apurka apurka, bidea egiteari ekin genion eta auzotar ezberdinen laguntza eta atxikimenduaz baliaturik aurrera egitea lortu dugu. Hau horrela, iritsi da urtean zehar egindako lana erakusteko ordua eta gure fruituak jaso eta berauetaz gozatzeko momentua. BADATOZ INTXAUR JAIAK!
EKAINAREN 26, 27 eta 28an, Sagastieder plazan aurkituko gaituzue. Hona egitaraua:
….LARUNBATEKO KOADRILEN OLINPIADEN OINARRIAK:
Koadrilen olinpiadek Intxaurrondoko auzoan giro alaia eta lehia sanoa sortzeko helburua du, auzoko kideen batasuna eta laguntasuna sortzeko zein estutzeko helburua ere duelarik. Jaien testuinguruan froga dibertigarri eta anitzak egingo dira koadrilaka, non puntuazio altuena lortzen duena izango den irabazle. Giro jatorra sortze honetan, ez da jarrera sexistarik, arrazistarik, diskriminatzailerik ezta inongo errespetu faltarik onartuko. Talderen batek honako hau egingo balu, deskalifikatua izango litzateke. Honako hau jakinda, hona hemen oinarriak, eta zorte on!
OINARRIAK:
.Olinpiadek LAU froga izango dituzte guztira eta bakoitzak 25 puntuko maximoa izango du:
.Koadrilak ZORTZI kidez osaturik egongo dira gehienez eta HIRU kidez gutxienez. Parte hartzeko adin minimoa 16 urte izango dira, ez dago maximorik.
.Edozein nazionalitateko jendeak har dezake parte, edozein herri edo auzokoa delarik.
.Inskripzioa 10 euro izango dira KOADRILAKA, eta izen-abizenak zein taldearen izen original batekin batera egin beharko da honako leku hauetan:
.Epaimahaia hiru kidez osaturik egongo da, gazte bat eta bi heldu izango direnak.
.Bestalde ez da tranparik, plagiorik edota jarrera iraingarririk onartuko.
.FRGOGEN INGURUKO INFORMAZIOA:
.Azkenik, sari banaketa lau frogen batuketa egin ostean izango da eta EKAINAK 28 eguerdiko 14:00tan egingo da. Hirugarren, bigarren eta lehen postuak podiumean egongo direlarik.
Sariak honako hauek izango dira:
ZORTE ON ETA ONGI PASA!