Albisteak:Aurrekoak

2017-03-22
0
Kaixo Piratak! 20. Korrika geroz eta gertuago degu, badator “BatZuk” lelopean! Ohitura degun moduan, Piratok ere hartuko degu parte Korrikan, nola ez! Donostiara apirilaren 4an helduko da, eta Donostiako Piratok gure lekua den kaian hartuko degu lekukoa. Euskarari eta euskalduntzeari bultzada emateko, gurekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu! Hartu zapiak, txalekoak, partxeak eta ezpatak, eta egin dezagun denok korrika euskararen alde! Honetarako, apirila...
2017-02-03
0
Jakin dugu Espainiako Auzitegi Nazionalak dagoeneko artxibatuta zegoen auzi bat ireki duela berriro, 2009an Kaskagorri Konpartsaren aurka sortutakoa. Donostiako Piratok gure elkartasuna adierazi nahi diogu Kaskagorri Konpartsari, eta amankomunean dugun jai eredu herrikoia aldarrikatu! Jarrai dezagun jaiak abordatzen! Info gehiago: http://www.argia.eus/albistea/kaskagorri-konpartsaren-auzia-berriz-zabaldu-du-audientzia-nazionalak  
2016-12-15
0
EHZko lagunek, denetarik sinestarazi digute aste honetan, “Comic Sans” eta izartxoekin osatuko kartela izango zela aurtengoa,  spot epiko bat sortuko zutela, maskarada birsortuko zutela. Eta nola ez, gure bihotza samurtzeko, emozioa eragin behar zigutela… Susto ederrak pasa ditugu… eta barre algarak ere eragin dizkigu “EHZ festibala”-ren crowdfunding kanpainak: https://www.helloasso.com/associations/euskal-herria-zuzenean EHZ mugimenduar...
2016-11-09
0
Iepa piratak! Azken urteotan geroz eta Kofradia gehiagok osatzen degu mugimendua, eta aukera ugari daude aktiboki parte hartzeko. Baina posible da Kofradia berri bat sortzeko gogoa edo ideia izatea, eta proposamen berriei erabat irekita gaude! Kofradia bat sortu nahi izanez gero edota zein pausu eman beharko zenituzketen jakin nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin kontaktuan lasai asko, ongietorriak izango zerate. Bitartean, idatzi degun Kofradiak Sortzeko Protokoloa ikus...
2016-10-05
0
Gaur jakin dugu Espainiako Auzitegi Nazionalak asilo babesa aitortu diola Hassanna Aaliari. Aurtengo Aste Nagusian gurekin aritu da Hassanna, Kateryna Kirsanovarekin batera, errefuxiatuen egoera ikustarazteko Matti pirataren figura betetzen. Pozgarria izan da piratontzat albistea, asko pozten gara, Hassanna! Zorionak behingoagatik zure egoera argitu eta bide onera ekarri izanagatik, eta mila esker gurekin egoteagatik Aste Nagusian! Hemen albistea.  
2016-08-29
0
Igandea konturatu gabe iristen den eguna da; gorputzak deskantsu apur bat behar duzula esaten dizun eguna, hurrengo egunean berriz hasiko den errutina saihesteko oihukatzen dizun bitartean. Batzuek aitona-amonen arropak armairuan prest zituzten Aste Nagusia hasi baino lehen. Besteek, ordea, arratsaldeko 16:00an irekita zegoen lehenengo dendatik pasa eta mozorro inprobisatua aukeratu zuten. Denak balio du irrikitaldian, Aste Nagusi Piratari irriz eta satiraz agur esateko eg...
2016-08-23
0
Abuztuak 19, ostirala, gutxi falta da Aste Nagusi Piratari amaiera emateko baina jendea oraindik festa gogoz dago! Itxura arraroko jendea gerturatzen hasi da Flamenkara eguerdi aldean. Ilea urdindutako emakumeak moñoak lakarekin eusten; Maroto, Urdangarin, Bárcenas eta antzerakoen argazkiak soineak daramatzaten batzuk… Festa egun askoren ondorioz jendea txoratzen hasi ote da? Keba! Eskifaiak antolatutako Aldrebes Eguna da gaur! Bazkari kuriosoa egin dute eta, ondoren...
2016-08-22
0
Abuztuak 18, osteguna, gaur pirata bihurrien egun handia da! Goizean goizetik Flamenka bihurriz betetzen hasi da, haurrak, gazteak helduak… gustura ibili dira denak oka jolas erraldoian! Haurren bazkari herrikoia ere egin dute eta, ondoren, Taranak, SOS Arrazakeria elkartetik etorritako lagunak, kanpalekuetan bizi diren bihurritxo batzuen inguruko ipuin batzuk kontatu ditu. Abordatze txikira abiatu aurretik Ane eta Piratek sekulako kontzertua eman dute Flamenkan kale...
2016-08-22
0
Abuztuak 17, asteazkena. Gaur kuadrilen arteko pike sanoak hartu du kaia koadrilen arteko jolasetan. Egun batez, kofradietako txalekoak beharrean, koadrilen kamixetak nagusitu dira Flamenkan. Kolore guztietakoak eta zein baino zein izen xelebreagoekin. Imajinazio handiko norbaitek asmatutako hamaika proba egin behar izan dituzte koadriletako kideek: lurrean bueltaka ibili dira, streaptis sensualak egin dituzte eta taldelanean ibili dira zaku barruan saltoka, irrintziak bot...
2016-08-22
0
Abuztuak 20, larunbata. Pirata asko ohetik altxa ezinda dauden bitartean, beste asko Urgullen gora eta behera korrika dabiltza Bizikrosean. Hori da sasoia! Beste behin ere, Kalepoza kofradiako lagunek, kirola eta festa elkarrekin joan daitezkeela erakutsi digute. Kirolarien ondoren Xibaroak ere hasi dira gerturatzen Flamenkara, euren eguna baita gaur. Txaboloa montatu dute Flamenkan bertan eta haren aldamenean bazkaria antolatu dute. Bazkalondoren, bingoan ibili dira eta p...