20. Korrika badator!

|
2017-03-22
|
0

Kaixo Piratak! 20. Korrika geroz eta gertuago degu, badator "BatZuk" lelopean! Ohitura degun moduan, Piratok ere hartuko degu parte Korrikan, nola ez! Donostiara apirilaren 4an helduko da, eta Donostiako Piratok gure lekua den kaian hartuko degu lekukoa. Euskarari eta euskalduntzeari bultzada emateko, gurekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu! Hartu zapiak, txalekoak, partxeak eta ezpatak, eta egin dezagun denok korrika euskararen alde! Honetarako, apirilaren 4an gaueko 21:15tan elkartuko gera Portaletasen. Apuntatu agendatan! Gogoratu nolako giroa izan genuen duela 2 urteko Korrikan!  

IDATZI IRUZKINA