Abordatzeko izen ematea zabalik!

|
2016-08-02
|
0

Kaixo piratak! Prest al zaudete Dono$tia abordatzeko?? Laster sartuko gara bete betean Aste Nagusiko zurrunbiloan eta, urtero bezala, astelehenean pirata guztion artean Dono$tia abordatuko dugu. Abuztuaren 15ean izango da aurtengo Abordatzea. Gogoratu bertan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa dela. Ireki dugu jada izena emateko epea, abuztuaren 11a arte egongo da aukera. Ez utzi azken momentura arte! Lotura honetan duzue Izen Emateari buruzko informazio guztia. Urtero bezala, bazkaria egingo dugu denok elkarrekin. Bazkariko txartelak Kata, Rekalde eta Trikun egongo dira salgai 14€tan bihartik (asteazkena) aurrera, abuztuaren 14a arte. Eta ez ahaztu Abordatzean inolako arazorik egon ez dadin oinarrizko arau batzuk bete behar ditugula guztiok. Hemen uzten dizuegu lehengo urtean argitaratu genuen bideoa, errepaso moduan:

IDATZI IRUZKINA