Badatoz inauteriak!

|
2016-01-28
|
0

Aupa, Piratak! Hasi al zarete inauterietako mozorroa prestatzen? Aurten ere, nola ez, Piratok gure mozorro gai propioa proposatu nahi dizuegu: 2116. Nolakoak izango gara donostiarrok ehun urte barru? Gogoratuko ote gara 2016az? Edo, besterik gabe, zer iradokitzen dizue 2116 zenbakiak? Zuen mozorroarekin galdera horiei erantzutea da gure proposamena: irudimena erabiliz, umorez, kritikatuz... Nahiago duzuen moduan! Datorren larunbatean otsailak 6, plan polita antolatuko degu! Azalduko dizuegu hemendik gutxira zein izango den egitaraua... Anima zaitezte, prestatu mozorroa eta animatu ingurukoak! Zabaldu mezua!   photo_2016-01-29_12-03-30

IDATZI IRUZKINA