Baztanga izurritea hemen da!

|
2014-08-08
|
0

Baztanga jolaserako logoa

Baztanga jolasa aurtengo berrikuntzetako bat da.

Mundu berriak abordatzeko bidean, itsaso zabalean, arrisku askorekin topatzen ziren Piratak. Horien arten, Baztanga birusaren izurriteak ohikoak ziren. Birus kutsakor honek Pirata asko akabatu zituen itsas bidaietan. Kontuz! Donostiara ere iritsi da izurritea. Baztanga jolasaren helburua: Aste Nagusian zehar, Donostiako Piraten arteko jolas erraldoi bat aurrera eramatea, Kofradia ezberdinetako kideak elkar ezagutu eta harremanduz. Egin beharrekoak: Kofradia bakoitzari esleitzen zaizkion 8 pertsonak, txupinazoaren ostean banatuko diren dokumentuetan agertzen den modu eta lekuan hiltzea. Jolasaren arauak: -  Zure kofradiako norbait hiltzen badute, La Flamenkan egongo den hilerri piratan idatzi. -  Hiltzailea kofradia osoa izango da, eta biktima pertsona konkretu bat. -  Jolasaren hasiera, txupinazoaren ondoren izango da. Kofradia bakoitzak, bere izena duen sobrea jaso beharko du La Flamenkan.

IDATZI IRUZKINA