Beste eraso sexista baten berri izan dugu: Erasorik ez erantzunik gabe

|
2014-08-21
|
0

Jaiak pasa diren arren, gaur izan dugu abuztuak 14-15 gauean eman zen eraso baten berri. Hori dela, biharko (ostirala) elkarretaratzea antolatu dugu Donostiako Piraton eta Mugimendu Feministaren artean, Boulevardean iluntzeko 19.00etan. Erasorik ez erantzunik gabe! Bertan ikusiko gara!  

PAREKIDETASUNA gaiaren argazki onenaren saria

PAREKIDETASUNA gaiaren argazki onenaren saria

IRAKURKETA:

Iragan zaigu aste nagusia. Izan genituen festetan hamaika gauza polit; eta izan dugu saltsa, egin dugu barre, egin dugu lan, egin dugu dantza, egunez eta gauez, elkarrekin eta norberek bere gustora. Baina jakin badakigu, jaietan egunerokotasunean ematen diren genero rolak, botere harremanak eta indarkeriak erreproduzitzen direla era kondentsatuan.

Jaien lehen asteburuko igandean, eraso sexista bat salatzeko egin genuen elkarretaratzean, argi utzi genuen: jaiak, eduki sinbolikoz beteta dauden adierazpen sozialak diren heinean, guk, denontzako jaiak nahi ditugula, Kalea eta gaua, denonak direla eta erasoak erantzuteko prest gaudela. Horregatik gaude gaur hemen.

Pasa den larunbat gauean ere La Flamenkan hainbat jarrera erasokor eman zirela badakigu. Atzo ere izan genuen beste salaketa baten berri: abuztuak 14 gauean eman zen eraso baten inguruan. Eta horrez gain, ez dakizkigun eraso eta jarrera sexista guzti horiek ere presente ditugu. Baita Salatzen ez direnak, edota eraso gisa identifikatzeko zailtasunak ditugun guzti horiek ere. Horrek guztiak, argi erakusten digute oraindik ere jaiak modu osasuntsuan bizitzeko bidea egiteko dugula.

Beraz, bai jaietan, eta bai urtean zehar lanean dihardugunean diogun moduan: Autodefentsa feminista aldarri hartuta, ez gara ixilik geldituko eta edozein eraso ozen salatzen jarraituko dugu.

Bitartean, irmo jarraitu beharko dugu denok, denon ardura delako, jendarte justuago baten alde, erasorik gabeko jai parekideen alde lanean. Horretarako tresnak sortzen eta denontzako seguruak izango diren espazioak eraikitzen. Jaiak denontzako espazio gisa nahi ditugun moduan, denontzako jendarte aske eta justu baten alde lanean jarraituko dugu, orain arte bezala, urtean zehar ere.

Bakoitzak bere eremutik eragitea ezinbestekoa da. Erasorik ez erantzunik gabe!

Jarrai dezagun urte guztian zehar lanean bestelako jai ereduen alde! Bestelako bizi eta jendarte ereduen alde!

Gora Aste Nagusi pirata!!! Gora jai feministak!! Gora borroka feminista!

IDATZI IRUZKINA