Bilboko Konpartsei eta konpartserari gure elkartasun osoa

|
2013-08-16
|
0

GORA TXUPINERA gora jai herrikoiak

GORA TXUPINERA gora jai herrikoiak

Euskal Herriko jai eredu herrikoiak etengabe erasoak pairatzen ari dira. Bilbon egunotan gertatzen ari dena azken kasua besterik ez da. Herriak antolatzen ditu bere jaiak eta herriak aukeratzen ditu ordezkariak. Aurten Bilbon Jone Artola aukeratu dute Konpartsek Aste Nagusiko txupinera izateko. Kanpotik eskua sartuz, Urquijo jaunak bere izendapena berta behera utzi nahi du. Hau erabat onartezin ikusten dugu Donostiako Piratok. Herritarrek zilegitasun osoa dute nahi duten txupinera aukeratzeko, eta honen aurka egitea herritarren zilegitasunari zuzenean eraso egitea da gure ustez. Oztopoak oztopo eta erasoak eraso, herri-jaien mugimenduak bizirik dirau. Aste Nagusi Pirataren hasieran esan genuen bezala, ez da jairik elkartasunik gabe, eta orain ere, Bilboko txupinerari gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu, baita Bilboko Konpartsei eta Bilboko jai herrikoien alde lanean ari diren guztiei.

IDATZI IRUZKINA