Ezkila birsortuko dugu!

|
2015-04-08
|
0

Aspaldi honetan Ezkila kapitainarekin bueltaka genbiltzan. Izan ere, urte asko dira Donostiara heldu zenetik, eta berritze baterako garaia zela ari ginen somatzen. Otsaila amaieran ospatu genuen Flamenkadan, beste hainbat gairekin batera honi ere heldu genion, eta erabaki bat hartu genuen: Ezkila birsortuko dugu! Orain arte gazteak izan dira Ezkila, helduak izan dira Ezkila, haurrak izan dira Ezkila, margolanak izan dira Ezkila, egurrezko Ezkila izan degu, telazko Ezkila, jostailuzko Ezkila... hainbat bertsiotan izan degu gure kapitaina. Hemendik aurrera, Aste Nagusian zehar panpin bat izango da Ezkila kapitaina! Eta auzolanaren ereduari jarraiki, bilera eta tailer irekia deituko ditugu Ezkila diseinatu eta sortzeko! Lehenik eta behin, nolako Ezkila nahi dugun erabakitzeko bilduko gara: zein materialekin egindakoa, zein tamainakoa, eta abar. Honetarako datorren apirilaren 24ean (ostirala) elkartuko gara, 18:00tan Txantxarrekan. Animatu eta parte hartu, guztion artean egingo dugu Ezkila kapitaina!

EzkilaSortu

IDATZI IRUZKINA