Piraten Aste Nagusia Hamaika Telebistan

|
2014-08-12
|
0

Kaixo Piratak!!!! Egunez egun eta ekintzaz ekintza, Hamaika Telebista Piraten Aste Nagusiaren kontaketa egiten ari da. Hemen duzue ikusgai: Donostiako Piratak oztopo guztiak gaindituz festarako prest

Donostiako Piratek traba asko gainditu ostean lortu dute La Flamenka gunea jarri eta aurreikusita zuten egitaraua mantentzea. Urtero bezala ekintza ugari antolatu dituzte. Aurtengo berrikuntza, ordea, kofradia berrien sorrera izango da. Guztira bederatzi dira. Aste Nagusiari ekin aurretik haiekin biltzeko aukera izan dugu.   Donostiako Piraten kalejira eta txupinazoa
Donostiako bederatzi kofradiek, leku ezberdinetatik aterata, Donostiako kaleetan zehar ibili eta alde zaharrean batzen joan ziren. Ondoren, kalejira egin zuten La Flamenka gunera eta bertan Piraten txupinazoa izan zen, festei hasiera emanez.   Kalepoza, Alde Zaharreko kofradia
Kalepoza, Donostiako Alde Zaharreko kofradia gertutik ezagutu dugu. Haiekin izan gara Aste Nagusi Piratari hasiera eman baino ordu batzuk lehenago.   Filibusteroak, Antiguako Kofradia
Filibusteroak, Antiguako kofradia ezagutu dugu. Haiekin izan gara abordatze egunean.   Giro paregabea izan da Donostiako Piraten Erromeria Egunean
Beroari aurre eginez, haur eta helduek indartsu egin dute Urgull mendian gora Donostiako Piraten Erromeria egunaz gozatzeko. Bertan, haur jolasak, bazkaria eta erromeria izan dituzte besteak beste.   Traganarrua, Intxaurrondoko Kofradia
Traganarrua, Intxaurrondoko kofradia gertutik ezagutu dugu. Haiekin izan gara Estakearen abordatze egunean.   Igande goizeko eraso sexista salatzeko elkarretaratzea egin dute Bulebarrean
Igande goizean sexu eraso bat jasan zuen emakume batek. Hau salatzeko elkarretaratzea egin dute Donostiako Bulebarrean.   Goizean goiz hasi dira piratak Donostia abordatzeko baltsak egiten
Iritsi da Donostiako Piraten egun handia. Lehenengo txandako piratak goizean goiz iritsi dira Donostiako portura euren baltsak egiteko asmoz. Eguraldia lagun izan ez badute ere, primeran moldatu dira.   Eguerdirako laurehun baltsek bete dute kaia
Goiza aurrera joan ahala piratez bete da Donostiako kaia. Guztira laurehun baltsa pilatu dira bertan, zein baino zein irudimentsuagoak.   Alde Zaharra ederki girotu dute Donostia abordatu baino lehen
Donostiako Alde Zaharrean zehar eta La Flamenka gunean murgildu gara abordaia baino lehenagoko giroa ikusteko. Giro jatorrean igaro da jendea abordaia hasteko prest.   4000 piratek abordatu dute Donostia!
Ezkila eta Mattik abordatze txupina bota ostean, 4000 pertsona baino gehiagok abordatu dute Donostia.

IDATZI IRUZKINA