Hemen datoz Kantauri Beltza topaketak! [LEKU ALDAKETA]

|
2016-06-03
|
0

[ADI: LEKU ALDAKETA!] Kaixo Piratak! Donostia Europako Kultur Hiriburu den 2016 honetan, geu ere kulturari begira jarri gara. Kulturari... eta itsasoari, gure hirian garrantzia handia izan baitu. Baina globalizazioaren garaiotan, kulturaz ari garenean, zertaz ari gara? Kultura eta itsasoaren harremanari buruz gogoeta egin eta eztabaidatzeko, Kantauri Beltza Topaketak antolatu ditugu. Hasiera batean Letaman eta Txantxarreka gaztetxeetan egitea planteatuta bazegoen ere, #GipuzkoaZutik mugimenduarekin bat egiteko Boulevardeko kioskoan izango dira topaketak ekainaren 10 eta 11an. Bertan, hitzaldi, solasaldia eta performanceak egongo dira eta dokumentalak ikusiko ditugu. Hementxe duzue egitaraua, animatu! LEKU_ALDAKETA3egitaraua_KB

IDATZI IRUZKINA