Jai jasangarrien alde!

|
2016-08-12
|
0

Kaixo Piratak! Hilabeteak daramatzagu PZero izeneko bideoak zabaltzen ; bestalde Piraten irratsaioan Kapital Jaunaren abenturak jarraituko zenituzten ere... Iritsi da garaia misterio hau argitzeko. Aurten Donostiako Piraton mugimendutik lantalde berri bat abiatu da: jasangarritasun lantaldea. Donostiako Piratok jasangarritasunaren bidean urte asko daramagun arren, arlo horri indar gehiago ematea erabaki dugu aurtengoan. Hortaz, piratazaleak kontzientziatzearren bideo xorta zabaltzen aritu gara azken hilabete hauetan. Batetik, bertako garagardoari buruzko serie bat argitaratu dugu. Gogoratu, aurten ere bertako garagardoa izango dugula La Flamenka gunean : batetik Zerb garagardo arrasatearra, iaz ere gozatu ahal izan zenutena ; bestetik, aurtengo berrikuntza Boga garagardo mungiarra. Bertako garagardoaren apostua egitea erabaki dugu, ez bakarrik zapore ona duelako, baizik eta bertako ekonomia sustatzea garrantzitsu jotzen dugulako. 13902615_1774500222767996_6574607562954379818_nBOGA-ren hitzetan: Lanpostuak sortu eta Euskal Herriko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean laguntzea da gure helburu nagusia. Horretarako, lehengaien hautaketa zein ekoizpen moduen zaintza bereziarekin lortutako kalitatezko garagardo naturala eta jasangarria eskaintzen diogu bezeroari       Bestalde Km0 deitutako seriea ere garatu dugu bertako elikagaien aldeko apostua gogoratzeko, baita beste hainbat aldarrikapen: garraioari doakien CO2 gas-en murriztea, bertako ekonomia sustatzea, monokultiboak eta elikagai transjenikoei uko egitea. Eta nola ez, bertako elikagaien aberastasuna eta historia baloratzea. Aurten ere, Goiabe enpresarekin ariko gara eskuz esku Aingura Kofradiaren bazkari herrikoia antolatzeko, abuztuaren 16an asteartez. Jasangarritasuna aurrerago eramango dugu, aurten Aingura kofradia izango baita Ezkila Kapitaina. Aingura, ingurugiroari izan beharreko errespetuan oinarritzen da. Bertako ekonomia sareen bultzatzaile sutsuak, ingurugiroa zaintzea eta jaia egitea bateragarriak direla erakusten egiten du lan kofradia honek. Pixkanaka pixkanaka Aste Nagusi Pirata eraldatzeko urratsak ematen laguntzen digu Aingurak. Esan ere, aurtengo txorrotako ura sustatuko dugula eta hortaz erabilera bakarreko plastikozko ur botilarik ez dugula salduko.

IDATZI IRUZKINA