Osteguna, 13: Bihurrien eguna, BiziFesta, Playback-a… eta askoz gehiago!

|
2015-08-13
|
0

Gaur Flamenka bihurriek okupatu dute! Aste Nagusiaren azken egunetara iristen ari bagara ere, energiaz beterik daude bihurri txikiak! Jolasean, korrika, dantzan, kantari aritu dira goiz osoan zehar eta eguerdian denek elkarrekin bazkaldu dute Flamenkan, arratsaldeko Abordatze txikirako indarrak hartzeko. Nekaezinak dira! Bihurrien eguna Bihurriak ez dira izan, ordea, goizean goizetik Flamenkan izan ditugu bakarrak. Urtero urtero antolatzen den Kantujirako lagunak ere bertan izan dira eta euskal kanten doinuak zabaldu dituzte ondoren Alde Zaharrean zehar. Kantujira 2015 Kantujirakoak, bihurriak... eta Lastan, Ainguraren bazkaria! Gaur Flamenka ezin beteago eta ezin ederrago izan dugu! Jaten dugunak eragin handia du gugan eta baita gure inguruan ere, horregatik bertako eta garaiko produktu ekologikoekin prestatu dute Aingura Kofradiako lagunek bazkaria, berezi-berezia!

Ainguraren bazkaria

Ainguraren bazkaria

Bazkalondoren kantaldi inprobisatua izan dugu Asier eta Ikerren eskutik eta arratsaldean BiziFestaren txanda izan da, Donostia bizikletaz ere abordatu daitekeelako! Flamenkan bizikletara igo eta Antiguara, Grosera eta Intxaurrondora egin dugu itzulia, modu honetan hiriko hainbat auzo eta espaziotara zabaldu dugu jaia, beti ere bizikleta gainean. BiziFesta 2015 Antiguan Txantxerrekan izan gara "Pobresiak" ikusten eta tomate barietateen dastaketa egiten, ondoren Groseko Kortxoenea gaztetxera joan gara eta On taldearen kontzertuaz gozatu ahal izan dugu eta, azkenik, Intxaurrondoko Letamanen Perlak + Pelayo y sus Malditos  entzun ditugu. Gaurko egunak beste argazki polit bat ere utzi digu. Auzoetako kofradien arteko lehen desafioa egin da Kursaaleko zubian, bertatik pasatzen ziren turisten eta ez-turisten begirada kuriosoaren aurrean. Auzoetako kofradien arteko desafioa   Arratsaldean Lastan barre algaraka aritu gara KalePozak antolatutako Playback-eko emanaldiei esker. Lotsak etxean utzi, mozorroak hartu eta ondo pasatzeko aukera paregabea ematen digu kofradia honek! Nork irabazi zuen? Nor bigarren?... Hori gutxienekoa da! Playback lehiaketa 2015 Nahiko eguraldi aldakorra izan dugu gaur egun osoan zehar, euri zaparradak tarteka, haize bortitza ondoren... Horregatik, zoritxarrez, gauean Flamenkan eman behar ziren kontzertuak bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan dugu. Pasa den urteko enbataren esperientzia gogoan izanda, haize indartsu eta euri arrisku handia egonik, Sustrajah Band eta Train to Roots taldeek ezin izango dute Flamenkan taularatu. Eguraldia hainbeste gaiztotu aurretik, ordea, R de Rumba -Sho Hai - Xhelazz- izan ditugu Flamenkako oholtzan. Guardetxean arituko dira 00:00etatik aurrera, eta ziur Flamenkakoa beroketa saio itzela izan dela!

IDATZI IRUZKINA