Saharara bidean dira “Edozer Dugu Posible” egunean jasotako elikagaiak eta marrazkiak

|
2015-01-27
|
0

Pasa den uztailaren 9ko Jai Herrikoien aldeko jaialdiaren barruan, Ekimen Solidarioan burutu genuen. Guztion aportazioei esker, 13 tona elikagai eta 4 palet konpresa bildu genituen Elikagai Bankuarentzat eta Saharako errefuxiatuentzat. Azken hauei bidaltzeko ere, 200 bat marrazki jaso genituen. ZORIONAK PIRATAK!!! Elikagai Bankuari baliabideen erdia helarazi ostean, pozik esan dezakegu beste erdia, Sahara bidean jarriko dela otsailaren 21ean, Donostiako Sahararen Adiskideen elkarteak antolatutako karabanan. Egun hori iritsi arte, elkarteak hainbat ekimen jarri ditu martxan, elikagai eta baliabide gehiago bildu eta horiek antolatzeko. Pozarren jaso dituzte elkarteko kideek baliabide eta elikagaiak, eta esker onak eman dizkigute Pirata guztioi Saharar herriaren bizi baldintzak hobetzen eta duintzen lagundu dugulako. Jarrai dezagun behar handiena duten horiei gure elkartasuna adierazten... Mila esker Piratak!!!

Kotxerasen bildu ginen Sahararen aldeko elkartearekin jasotako elikagai eta baliabideak emateko

Kotxerasen bildu ginen Sahararen aldeko elkartearekin, elikagai eta baliabideak emateko

IDATZI IRUZKINA