Zozketaren zenbaki sariduna!

|
2015-06-25
|
0

Adi piratak! Duela zenbait aste martxan jarri genuen zozketako emaitza dagoeneko badugu! Boletoren bat erosi bazenuen, bilatu zure karteran, poltsoan, motxilan, armairuko berokietako poltsikoetan, paperez betetako kaxoian edo zure erara "ordenatuta" dagoen mahaigainean, agian zorteduna izan zera eta! Esan genuen moduan, ekainaren 24ko ONCEren zozketako azken 4 zenbakiekin bat zetorren boletoa izango zen sariduna. Eta zenbaki hori, 1111 izan da! Bai bai, ez da broma. Benetan, hemen ikus dezakezue...   znbk   Begiratu, beraz, zure zenbakia! Agian A Fuego Negron afaria + Abordatze egunean barkurako gonbidapena + bertako produktuz osatutako saskia + Piraten materiala irabazi dituzu eta! Boleto sariduna baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan info@donostiakopiratak.eus helbidean!

IDATZI IRUZKINA